GABONETAKO POSTAL LEHIAKETA JARRI DU MARTXAN NABARNIZKO UDALAK

2013/11/13

BUSTURIALDEKO HITZA|

6 urtetik 14 urtera arteko ume eta gazteek parte hartu ahalko dute lehiaketan, eta azaroaren 22ra arteko epea izango dute lanak udaletxean aurkezteko. Gaia Gabonak eta euskal kultura izango da. Teknika guztiak onartuko dituzte, baina, betiere, postalak DINA4 neurrian aurkeztu beharko dira. Postak bakoitza gutunazal baten barruan aurkeztu beharko da, norberaren datuak zehaztuta: izen-abizenak, adina eta kontakturako telefonoa edo e-posta. Postalean ezingo da izenik jarri.

Irabazleak 60 euroko saria jasoko du, eta, gainera, hautatutako lana Nabarnizko Udalaren Gabonetako postala egiteko baliatuko dute. Sari banaketa abenduan egingo dute, hain zuzen, euskararen egunaren harira antolatutako programaren barruan.

Informazio gehiagorako udaletxera (94-625 50 77) dei daitekeela zehaztu dute.