Frontoia erabiltzeko erreserba egin beharko dela jakinarazi du Ereñoko Udalak

2013/03/26

BUSTURIALDEKO HITZA|

Ereñoko Udalak azaldu duenez, frontoia erabili ahal izateko Ereñozar tabernan egin beharko da erreserba (94-625 81 41). Tarifei dagokienez, herrian erroldatuta daudenentzat 3,71 eurokoa izango da tasa, eta kanpokoentzat 6,18 eurokoa. Argia 8 euro ordaindu beharko da, orduko. Ordainketa Ereñozar tabernan bertan egin beharko da.