Euskeraren kale erabilera ia sei puntu bajatu da hamar urtetan, Gernika-Lumon

2012/12/05

BUSTURIALDEKO HITZA|

Soziolinguistika Klusterrak egindako behaketa baten arabera, Gernika-Lumon “kezkatzeko eta pozteko arrazoiak” daude, euskeraren kale erabilerari erreparatuz gero. Olatz Altuna klusterreko kideak azaldu duenez, “azken hamar urteetan ia sei puntu bajatu da euskararen kale erabilera herrian, baina haur gehienek euskeraz egiten dute berba”.

Datu orokorrei erreparatuz gero, jasotako elkarrizketen %48,9 izan dira euskeraz, Gernika-Lumon. 2001an, barriz, elkarrizketen %54,3a izan ziren euskeraz. Altunak jakinarazi duenez, “1989 eta 2001 bitartean emon zen gorakada handiaren ostean, Euskal Herri osoan emon da beherakada progresibo bat”. Hala, erabilera apur bat bajatu arren, «normala» dela deritzo klusterreko kideak. “Sakon aztertu beharreko kontu bat da erabilera bajatzea, baina ez da zertan euskeraren heriotzaren hasiera izan behar” esan du.

Altunaren ustez, bestalde, gazteek euskera erabiltzea “datu oso positiboa” da, orokorrean erabilera bajatu arren. Hain zuzen, haurren %68ak egiten du euskeraz normalean.

Altunak dioenez, beste datu positibo bat be badago Gernika-Lumon. Izan be, beste eremu batzutan baino gehiago egiten da berba euskeraz. Bizkaian %9,4a mintzatzen da euskeraz, Euskal Herrian %13,3a, eta Bermeon %36,6a.