Euskal musikaren azken mende erdiko ibilbidea ikusgai da erakusketa baten

2012/11/26

I.ALBERDI-DEIA|

Abenduaren 2ra arte zabalik da Azaletatik Sustraietara. Euskal musikarien azalak 1960-2012izeneko erakusketa. Azken 50 urteotako Euskal Herriko musikarien disko-azalak eta bere sinopsiak eta ikus-entzunezko materiala egongo dira ikusgai, besteak beste Mikel Laboa eta Delorean, Xabier Lete eta Eskorbuto, Kortatu eta La Oreja de Van Gogh eta beste asko eta asko. Bertan, musikak izan duen bilakaera erakutsi nahi da, garai bakoitzaren testuinguru politiko, soziala eta kulturala kontuan hartuz.