EUSKAL JAIA OSPATUKO DUTE ZAPATUAN SUKARRIETAN

2013/07/18

BUSTURIALDEKO HITZA|

Marisma parkean egingo dituzte Euskal Jaiko jarduerak, 11:00etan hasita, eta parte hartzeko eta baserritar jantzita joateko deia egin du udalak. Nekazal produktuen azokako saltokiak 11:00etan zabalduko dituzte, eta 11:30ean gaztetxoentzako herri kirol tailerra hasiko da. 12:30ean, aldiz, herri kirolen txanda izango da; hain zuzen, Iparraldeko Jokoak egongo dira ikusgai Marisman. Goiz guztian zehar Albokaleko trikitilari eta albokariak ariko dira giroa alaitzen.

Pilota partidak ikusteko aukera egongo da arratsaldean, 18:00etatik aurrera Bizkaiko Open Txapelketa jokatuko baita Sukarrietako frontoian. Gazteak neurtuko dira lehenbizi; hain zuzen, J. Bilbao eta Kaltzada Fernandezen eta Mendiolaren aurka ariko dira. Nagusiei dagokienez, Etxebarriak eta Garciak Legorburu eta Bilbao izango dituzte aurrez aurre.