ETXEAN GARAGARDOA EGITEN IRAKATSIKO DUTE EREÑON

2013/11/05

 

BUSTURIALDEKO HITZA|

 Garagardoa etxean egiteko oinarrizko ikastaroa azaroko hiru egunetan emango dute. Lehenengo egunean teoria landuko dute parte hartzaileek, eta beste bi egunak praktikoagoak izango dira. Hala, azaroaren 8an, barikuan, udaletxean elkartuko dira, 19:30ean, eta, esan bezala, teoria jorratuko dute. Hurrengo egunean, azaroaren 9an, 09:00etan dute ikasleek hitzordua, txokoan. Egun horretan mazerazioa, irakintzea eta fermentazioa egingo dute. Azaroaren 16an, azkenik, botilaratzen ariko dira. Egun horretan ere 09:00etan elkartuko dira, txokoan.

Udaletxean eman behar da izena, eta gaur da horretarako azken eguna. Dena den, lekua egonez gero gaurko egunaren ostean ere matrikula egin ahalko dela zehaztu dute. Herrian erroldatuta daudenek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek 10 euro.