Espainiako Errege Koparako txartela lortu du Bizkaia Gernika Rugby Taldeak

2013/12/17

BUSTURIALDEKO HITZA | Asteburuan galdu egin du Bizkaia Gernikak Atletico Madriden kontra, 27 eta 38. Hala ere, Espainiako Erregearen Kopa jokatuko dute basurdeek, sailkapenean zortzigarren postuan mantentzea lortu dute-eta.

Errege kopako partiduak urtarrilaren 12an jokatuko dira.Bizkaia Gernikak Bathco Rugby taldearen kontra jokatuko du, sailkapenean lehenengo dagoen taldearen kontra, eta etxetik kanpora gainera. Kopako finala apirilaren 27an jokatuko da.