Enbeita: “Entzuleek gozatuko dutela uste dut, eta gu disfrutatzen saiatuko gara”

2012/12/12

BUSTURIALDEKO HITZA|

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalista izateak “sorpresaz” hartu du Onintza Enbeita muxikarra. Baina finalea gainean da eta aurtengoak utziko duen argazkia nabarmendu du muxikarrak. “Historikoa izango da, eta gugan gordetzeko modukoa”. Lau neska eta lau mutil izango dira zapatuan Bilbao Arenan, txapela lortzeko bertsotan; eta proportzio horiek etorkizunean aldatu egin daitezkela esan du Enbeitak.

Haren esanetan, bertsolariek sekula ez dute esaten irabaztera doazenik, “baina egun ederra igaroko dugu; entzuleek gozatu egingo dutela uste dut, eta gu ere disfrutetan saiatuko gara”.

Iratxe Ibarra, Igor Elortza, Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes, Jone Uria, Etxahun Lekue eta Fredi Paia izango dira finalean, Enbietarekin batera. Eta txapela beste muxikar baten eskutik hartuko du irabazleak. Izan be, Jon Lopategik jantziko dio txapela finaleko irabazleari, zapatuan.