Emakidek urteroko jaialdia ospatuko du bihar

2012/12/18

BUSTURIALDEKO HITZA|

Emakide elkarteak urteroko jaialdia ospatuko du bihar, taula gainera igoz. Urtero legez, egun berezia ospatzeko zenbait sormen lan prestatu dituzte elkarteko kideek, eta lan horiek Lizeo Antzokian aurkezteko irrikitan daude. Mari Luz Solatxi elkarteko kideak jakinarazi duenez, “17:00etan hasita, ordu pare batez ondo pasatzeko aukera izango dute Lizeora doazenek”.

Jaialdia aurresku bategaz hasiko da. Elkarteko kide baten hilobak eta haren lagunek egingo dute dantzan bildutakoen aurrean. Horren ostean, bestalde, herriko emakumeen sormen lanek bereganatuko dute ikusleen arreta. Izan be, hiru antzerki labur eta dantza erakustaldiak ikusteko aukera izango dute.

Antzerki eta dantza desbardinen artean, gainera, txisteekin barre egiteko aukera be izango dute bildutakoek.