ELKARTEEK JAIETAN TXOSNAK JARTZEKO IZEN EMATE EPEA ZABALDU BERRI DU UDALAK

2013/05/20

DEIA- I.F.|

Ekainaren 4ra arte izango dute epemuga Mundakako kirol eta kultur elkarteek San Pedro jaietan txosna bat jartzeko eskaera egin ahal izateko. Hain zuzen ere, ekainaren 18tik uztailaren 7ra bitartean ezarriko dira hauek, biak barne, eta eskatzaileak udal bulegoetara joan beharko dira. Udaletik zehaztu duten moduan, betebehar batzuk izateaz aparte, hainbat aspektu ere izango dira kontutan txosnak jar-tzeko baimenak ematerakoan.