Domekan Euskadiko Karakol Txapelketa hartuko du Gernika-Lumok

2013/12/19

BUSTURIALDEKO HITZA| Gernika-Lumok Euskadiko XXXVII. Karakol Txapelke hartuko du domekan. Urtero legez, hortaz, eskualdeko eta kanpoko hainbat sukaldari batuko dira Merkatu Plazan. Antolatzaileek azaldu dutenez, 30 lagun inguruk parte hartzen dute urtero. Hala, edarto pasatzeko aukera izango dute plazara gerturatzen direnek. Parte hartzaileak 10:00etan hasiko dira karakolak sukaldatzen.

Ohiko produktuak erabiliz, parte hartzaileek gutxienez bi kilo karakol sukaldatu beharko dituzte. Bakoitzak gehienez bi kazola aurkezteko aukera izango du. Karakolak etxean prestatzeko edo merkatu plazan bertan sukaldatzeko aukera izango dute sukaldariek.

Kazolen aurkezpena 12:00etan hasiko da. Hain zuzen, etxean sukaldatutako karakolen kazolak aurkeztuko dituzte lehenengo. 12:30ean, bestalde, merkatu plazan sukaldatutako karakolen aurkezpena egingo dute antolatzaileek. Epaimahaiak erabaki bat hartu ostean, sari banaketa egingo dute.