Desjabetzeen aurkako protesta egin dute Gernika-Lumon

2012/11/13

BUSTURIALDEKO HITZA|

Etxetik kaleratzera zihoazela-eta joan den astean Barakaldon bere buruaz beste egin zuen Amaia Egaña gogoan izan dute Gernika-Lumon, haren omenezko eta desjabetzeen aurkako bilkura baten bitartez. Hainbat lagun batu dira Merkurio iturriaren inguruan, Desjabetzeei Stop! Banketxeak hiltzaileak! lelopean. Gertaeraren ondoren, etxe kaleratzeak eteteko agindu du Kutxabankek. hitza