Cesar Carmonaren aldeko ekimen solidarioa gaur eta bihar

2012/11/23

DEIA-I.FRADUA|

Gaur eta bihar, goizeko 09:00etatik 21:00etara arte, Cesar Carmona gernikarraren aldeko ekimen solidarioa antolatu dute Eroskik eta Xaiborrek. Txaportako Eroski supermekatuan egingo da gazte gernikarrari laguntzeko helburua duen egitasmoa, eta erosketak egiten dituztenek irteeran kokatutako kutxetan euren elikagaiak laga ditzakete. Utzitako produktu guztien balioa zenbatu ostean, lortutako kantitatea gaztearentzako gurpildun aulki berria erosteko diru bihurtuko da.