Buy Urdaibai elkarteak Busturialdeko I. Erakusleiho Birtualaren Lehiaketa antolatu du

2013/01/09

EUROPA PRESS|

Busturialdeko (Bizkaia) 30 bat enpresak osatzen duten Buy Urdaibai elkarteak merkataritza txikia suspertzeko eta inbertsio handirik egiterik eskatzen ez duen ekimen orijinala jarri du martxan: Busturialdea-Urdaibaiko I. Erakuslehio Birtualaren Lehiaketa.

   “Ez du eskatzen inolako inbertsio ekonomikorik egiterik, ezta inongo aurrekonturik ere. Behar den gauza bakarra da bakoitzaren sormena garatzea, modu dibertigarrian”, azaldu dute lehiaketaren sustatzatzaileek.

   Horrela, Buy Urdaibai elkartean sartuta dauden 20 enpresak, bakoitzak saltzen duen produktua edo dagokion zerbitzuari lotuta dagoen argazki bat aurkeztu du, “Gabonatako ukitu bat emanez”“Etxe bakoitzak bere sormena nabarmentzeko erarik erakargarriena, orijinalena eta dibertigarriena aurkitu du”, gaineratu dute.

   Buy Urdaibaik bere Facebook orrian eskegita ditu irudiok erabiltzaileek gogokoen duenaren aldeko botoa eman ahal izateko. Horretarako, baina, argazkiaren gaineko iritzi bat sartu beharko du. “Album bat sortu dugu gure bazkideek bidali dizkiguten irudi guztiekin, eta, beraz, lehiaketan parte hartu nahi bada, Buy Urdaibairen Facebook profilaren lagun egitea baino ez da egin behar”, azaldu dute.

   Lehiaketa hasita dago jada eta 2013ko urtarrilaren 6an amaituko da. Irabazlearen izena urtarrilaren 9an jakinaraziko da. Lehiaketaren parte-hartzaileak Buy Urdaibai enpresetan gastatzeko 150 euroko txekearen zozketan sartuko dira.