BUSTUTIKO TALDEAREKIN PARTE HARTUKO DUTE LASTERKETETAN GERNIKESAKO TXIRRINDULARIEK

2013/10/11

BUSTURIALDEKO HITZA|

Jesus Ruiz Gernikesa presidenteak taldea utzi duela eta, taldeak ez du txirrundularirik aterako errepidera, nahiz eta Busturialdeko lasterketak antolatzen jarraituko duen. Lasterketak ez lehiatzeko erabakia hartuta, Gernika-Lumoko kirolari gazteak Busturiko taldera joango dira. Ruizek azaldu duenez, “ilusioa duten txirrindulariek bizipoz hori ez galtzea nahi genuen, eta erabaki egokiena dela deritzogu”. Jakinarazi duenez, gaztetxo, kadete eta gazte mailetako txirrindulariak hartuko dituzte busturiarrek.

Hortaz, txirrindulari gazteek Busturiko taldearen elastikoa jantziko dute lasterketetan, eta Gernikesaren material guztia Busturiko taldearen jabetza izatera pasako dira; tartean, kotxeak. Modu horretan guztiek irabazten dutela deritzo Ruizek. Presidente ohiak nabarmendu duenez, “Zornotzako edo Mungiako taldeetan ere hartuko lituzkete bertoko txirrindulariak”, baina Busturikoa aukera hoberena dela uste du. “Gernika-Lumotik hurbil joango dira txirrindulariak, eta eguneroko lana asko erraztuko du hurbiltasun horrek”.

Gernika-Lumotik hurbil joango dira txirrindulariak, eta eguneroko lana asko erraztuko du hurbiltasun horrek”

Taldeak lasterketak utziko dituen arren, itzuleraren ateak zabalik daudela dio Ruizek. Azaldu duenez, norbaitek taldearen gidaritza hartu gura izanez gero, ez dute trabarik jarriko. Hala ere, txirrindulari ohia ez da batere baikorra. “Denbora asko exijitzen du txirrindulari talde batek, eta zaila izango da norbait agertzea”. Gizarte eredua bera ere kontra dagoela uste du, jendeak ez baitu  horrelako ardurarik hartu nahi.