BUSTURIALDEKO FUTBOL TALDEAK LEHEN HIRU SAILKATUAK DIRA LURRALDEKO BIGARREN MAILAN

2012/11/30

BUSTURIALDEKO HITZA|

Lurraldeko bigarren mailan jokatzen duten Busturialdeko hiru futbol taldeek liga hasiera edarra egin dute, sailkapenenko lehen hiru postuetan jarriz. Hala, ligako hamargarren jardunaldian bolada onari jarraipena emoten saiatuko dira. Garaipena lortzeko bidean, gainera, Gernika Sporting-ek, Busturiak eta Bermeok etxeko zaleen babespean jokatuko dute.

Gernika Sporting, esaterako, multzoko liderra da 23 puntugaz. Gernikarrek ez dute partidarik galdu, eta bihar, bide bardinetik jarraitzeko ahalegina egingo dut. Hain zuzen, Montefuerte seigarren sailkatuaren kontra jokatu beharko dute, Urbietan. 16:00etan hasiko da norgehigoka.

Gernika Sporting bezala, Busturia bigarren sailkatuak be partidarik galdu barik jarraitzen du, bederatzi partida jokatuta. Busturiarrek be, 23 puntu dituzte, baina sartutako eta jasotako golen aldeagatik daude bigarren postuan. Busturiarrek bihar jokatuko dute Galdakao B azkenaurreko sailkatuaren kontra, 15:30etik aurrera. Itxas Adarren jokatuko dute.

Bertoko taldeekin amaitzeko, Bermeo B hirugarren sailkatuak Peñaren kontra jokatu beharko du bihar. Bermeotarrek hamasei puntu dituzte, eta laugarren sailkatuagaz bardinduta daude. 18:30etik aurrera jokatuko dute, Pentan.