Busturialdeko albistegiak eta zorion agurren bideoak, ikusgai Barikuero ikusgai daude Busturialdeko Hitzaren eta Busturialdeko Hitzaren ‘Asteko albistegia’ eta zorion agurren bideoa. Gerora, material guztia Asteko albistegia atalean be ikus daiteke. Martxoak 8: gogoratzeko eta aldarrikatzeko eguna Busturialdean egitarau zabalak prestatu dituzte udalek, kultur taldeek eta gainerako herri eragileek. Batean eta bestean, martxoaren 8a gogoratzeko, zuzentzeko eta aldarrikatzeko eguna bihurtuko da. 76 urtera be gudariak gogoan 76 urte beteko dira bihar Matxitxakoko guda jazo zenetik eta, urtero legez, Eusko Alkartasunak omenaldia egin die orduko gudariei (irudiak, hemen). Ohiturari jarraituz, Nestor Basterretxearen eskulturaren aurrea lore eskaintza egin zuen EAk, eta ondoren, mitina egin zuen Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. Pello Urizarrek, Joseba Gezuragak eta Haritz Perezek parte hartu zuten.Bestalde, ibarrangelutarrek Juan Telletxea eta Bou Nabarrako gainontzeko gudariak omenduko ditu bihar. Akordako plazan izango da ekitaldia, 19:00etan. Itsasora, berdelaren bila Arrastean zein baxuran, berdelaren kanpaina abian da. Baxuran, sarekoek, eguneko eta txalupako 6.000 kilo lehorreratu ahalko dituzte; amukoek, egunean 400 kilo gizoneko arrantzatu ahalko dituzte (gehienez ere, txalupako 2.000 kilo izango da muga). Alturan, eguneko 7.500 kilo arrantzatu ahalko ditu txalupa bakoitzak. Kupoak bete edo ez, kanpaina martxoaren 29an amaituko da. Itxia, baina ez isildua Hamar urte bete dira Euskaldunon Egunkaria itxi arazi zutenetik. Euskarazko egunkari bakarraren itxierak euskal herritarrak batu zituen. Badator hamazortzigarren Korrika Martxoaren 14an abiatuko da 18. Korrika Andoaindik, eta martxoaren 2aan eta 23an igaroko da Busturialdetik. Bermeotik sartuko da martxoaren 22an, 20:46 aldera, eta Ea izango du eskualdeko azken herria, martxoaren 23an, 01:35ean. Handik Lea-Artibaira joango da euskararen aldeko lasterketa.17. Korrikaren argazki galeria, hemen Busturialdeko albistegiak eta zorion agurren bideoak, ikusgai Barikuero ikusgai daude Busturialdeko Hitzaren eta Busturialdeko Hitzaren ‘Asteko albistegia’ eta zorion agurren bideoa. Gerora, material guztia Asteko albistegia atalean be ikus daiteke. Martxoak 8: gogoratzeko eta aldarrikatzeko eguna Busturialdean egitarau zabalak prestatu dituzte udalek, kultur taldeek eta gainerako herri eragileek. Batean eta bestean, martxoaren 8a gogoratzeko, zuzentzeko eta aldarrikatzeko eguna bihurtuko da. Previous Next Egaña eta Lizaso batuko dituzte Mendatako bertso afarian

2013/03/05

BUSTURIALDEKO HITZA|

Bertsozaleek edarto pasatzeko aukera paregabea izango dute asteburuan. Mendatarrek bertso afaria antolatu dute zapaturako, eta bi bertsolari handi batuko dituzte. Hain zuzen, Andoni Egañak eta Sebastian Lizasok egingo dute bertsotan. Artape Tabernan egingo dute bertsotan, 21.00etatik aurrera.

Txartelak erosteko epea martxoaren 7an (eguena) amaituko da. Idatze exean edo Artape Tabernan emon behar dute izena interesatuek. 20 euro ordaindu behar dira izena emoterakoan. Informazio gehiago gura dutenek 94.625.72.04 edo 94.625.13.79 telefono zenbakietara deitu dezakete.