Bosgarren diskoaren bideoklipa grabatu du gaur Gatibuk, Gernika-Lumon

2012/11/23

BUSTURIALDEKO HITZA|

Azken hilabeteetako lanaren ostean, bosgarren diskoa kaleratuko du Gatibuk aurki. Gaur gaoizean, baina, horren aurrerapentxo batez gozatzeko aukera izan dute gernikarrek; izan be, disko horretako aurrerapen kantaren –Bixotza suten–bideoklipa grabatu du Gatibuk gaur, Gernika-Lumon. Taldearen musika entzundakoan, jende asko hurreratu da grabaketaren tokira.