Bizkaiko Txakolin dastaketa antolatu dute kultur etxean ostiralerako

2012/12/11

I. FRADUA -DEIA|

Berroja Txakolindegiko Javier Carreroren eskutik, Bizkaiko Txakolina nola egiten den, baina baita berau dastatzeko aukera ere izango dute bermeotarrek ostiralean. Gizarte eta Kultura etxean izango da egitasmoa 19:00etatik aurrera. Parte hartzeko izena eman behar da Udaleko Kultura Sailean. Ekimenaren prezioa 8 eurokoa, da eta gutxienez zortzi lagunek parte hartu behar dute.