BIZIKIDETZA LANTZEKO TAILERRETAN PARTE HARTUKO DUTE BUSTURIALDEKO 200 IKASLEK

2013/11/14

BUSTURIALDEKO HITZA|

2008/2009 ikasturtean hasi eta urtero-urtero antolatu ditu Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Inmigrazio Zerbitzuak kulturen artean bizikidetza lantzeko sentsibilizazio programa. Aurten eskualdeko bederatzi ikastetxetako 200 ikaslek parte hartuko dute programa horren barruan antolatu dituzten tailerretan. Aniztasuna errespetatzeko jarrerak bultzatzea, etorkinei buruz dauden estereotipoak modu kritikoan aztertzea eta kulturen artean sortzen diren gatazkak konpontzeko jarraibideak ematea dute helburu tailer horiek.

Kulturen arteko bizikidetzarako eta integraziorako Biltzen Zerbitzuak diseinatu eta antolatu duen proiektua da ikastetxeetan landuko dutena, eta Biltzeneko laguntzaileak izango dira tailerrak emango dituztenak. Hain zuzen, Bulgariatik, Marokotik, Argeliatik, Benindik, Gineatik, Bulgariatik, Errumaniatik, Kolonbiatik, Ekuadorretik, Venezuelatik, Boliviatik eta Perutik etorritakoak dira.

Taldeka, sei orduko tailerra hartuko dute ikasleek, lau ordu eta erdiko lau saiotan banatuta.