Bilbo burgesaren sasoiko argazkilaria

2013/01/22

BUSTURIALDEKO HITZA|

Ramon Esparza EHUko argazkilaritza irakasleak 1950eko hamarkadako Bilbo burgesari zegokion garaia erretratatu zuen argazkilaria aurkitu ondoren, Santiago Laespadaren (Bilbo 1907-1992) bilakaera azaltzen duen lagina prestatu zuen BBK-k, eta baita zenbait lekutan erakutsi be. Bilbon edota Zarautzen ikusgai egon ondoren, Gernika-Lumoko Euskal Herria museoak dakartza orain haren argazkiak. Apirilaren 7ra arte egongo dira bertan ikusgai.