Biking Maratoia izango da larunbat honetan

2013/06/26

I.FRADUA-DEIA|

Udalaren Kirol Patronatuak antolatuta, larunbatean Bermeoko Biking Maratoia izango da Portu Zaharrean. Kirol probarako 100 bizikleta jarriko dituzte, 19:00etatik 22:00etara. Hori dela eta, aurretiaz izena eman beharko da Areneko kiroldegian; Bermeoko eta Urdaibaiko kirol txartela dutenek 20 euro ordainduz eta gainerakoek, 24 euro.