Bihar jakinaraziko dute nork irabazi duen Buy Urdaibairen lehiaketa

2013/01/08

BUSTURIALDEKO HITZA|

Buy Urdaibai elkarteak martxan jarritako Gabonetako erakusleiho birtualen lehiaketan botoa emateko epea errege egunean amaituta, irabazlea nor den jakiteko garaia iritsi da. Bihar jakinaraziko du elkarteak nork irabazi duen erosketetan 150 euro gastatzeko txartela.

Facebook sare sozialaren bitartez eman zitekeen botoa, eta bertan emango dute jakitera nork irabazi duen, 14:00ak aldera. Eskualdeko hogei establezimenduk parte hartu dute lehiaketan.