BIHAR HASIKO DIRA ONDAREAREN JARDUNALDIAK

2013/10/03

BUSTURALDEKO HITZA|

Ondareari buruzko Europako Jardunaldien 2013ko edizioa asteburu honetan jarriko da Busturialdean. Atzokoa biharko da jardunaldien aurtengo leloa, eta ondarearen kontserbazioa izango dute oraingoan ardatz. Bihar Alegria jauregiaren jabeak izeneko bisita antzeztu bat izango da Euskal Herria Museoan, «Bizkaiko bazter guztiak doako jarduerez» josiko dituen jardunaldiei ateak irekiz.

Izan ere, Gernika-Lumon hasi, baina beste herri askotan izango dute jarraipena Ondareari buruzko Europako Jardunaldiek. Hain zuzen, Bizkaiko 65 udalerrik, 11 museok eta 33 erakunde publiko eta pribatuk 150 jarduera baino gehiago antolatu dituzte, eta tartean dira Bermeo, Busturia, Ea, Forua, Gernika-Lumo, Ibarrangelu eta Kortezubi ere. «Bisita gidatu, hitzaldi, erakusketa eta erakustaldien bidez, eraikin erlijioso eta zibil esanguratsu batzuetan egindako esku-hartzeen berri» emango dute entitate horiek.

Busturialdean programatu dituzten ekitaldi gehienak bisita gidatuak eta berbaldiak izango dira, baina izango da bestelakorik ere. Kortezubiko multzo arkeologikoan, adibidez, Santimamiñen margotzen izenburupean, familiei zuzendutako tailerra egingo dute bihar eta hilaren 12an, 19an eta 26an.

Esku-hartzeen «barrenak» Gisa bateko edo bestekoa izan, alabaina, ekitaldi denen helburua Bizkaiko ondarean egindako esku-hartzeen «barrenak» jendaurrean erakustea da. «Azken finean, gure herentzia, gure memoria, gure nortasuna nola berreskuratzen ari garen jakinaraztea», aldundiaren arabera.

Jarduera gehienak asteburuz izango dira, eta, baterako zein besterako lekuak mugatua direnez, izena lehenbailehen ematea komeni dela azaldu dute antolatzaileek.

Busturialdeko eskaintza Bermeo

  • Tribisburu nekropoli erromatarra. Hitzaldia, Juanjo Cepe-daren eskutik. Kultur Etxeko hitzaldi aretoan, urriaren 19an, 12:00etan. Antolatzailea: Bermeoko Turismo Bulegoa. Informazioa eta erreserbak: 94-617 91 54.
  • 1983ko uholdeen ondorengo birgaitze-lanak. Bisita gidatua. Turismo Bulegotik, urriaren 15ean, 20an eta 24an, 12:30ean (euskaraz); eta urriaren 17an eta 22an (gazteleraz), 12:30ean. Antolatzailea: Bermeoko Turismo Bulegoa. Informazioa eta erreserbak: 94-617 91 54.
  • Bermeoko Ertzilla Dorrea. Bisita gidatua. Arrantzaleen Museoan, urriaren 12an (euskaraz) eta 13an (gaztelera), 12:00etan. Antolatzailea: Arrantzaleen Museoa. Informazioa eta erreserbak: 94-688 11 71.
  • Bermeoko Ertzilla Dorrea. Hitzaldia, Jose Miguel Agirregomezkorta eta Juan Jose Gonzalez Barrutiaren eskutik. Urriaren 15ean, 19:00etan, Arrantzaleen Museoan. Antolatzailea: Arrantzaleen Museoa. Informazioa: 94-688 11 71.

Busturia

  • Madariaga Dorretxea: iragana eta modernotasuna. Bisita gidatua. Urriaren 19an eta 26an, Madariaga Dorretxea, 10:30ean eta 12:30ean. Antolatzailea: Euskadiko Biodibertsitate Zentroa. Informazioa: 94-687 04 37 / 627-954 722.

Ea

  • Gure errekak, gure ondasuna: errotak eta burdinolak. Bisita gidatua. Urriaren 26an, Donibane enparantzatik (udaletxe aurretik), 10:30ean (talde bi, bata euskaraz eta bestea gazteleraz). Antolatzaileak: Eako Udala eta Hea Kultura Taldea. Informazioa: 94-627 52 27.
  • Bedaronako aldaketak. Bisita gidatua. Urriaren 20an, 10:30ean, Bedaronako San Pedro enparantzatik. Antolatzaileak: Eako Udala eta Bedaronako Karabi Kultur Taldea. Informazioa: 94-627 52 27.

Forua

  • Erromatarrak Foruan. Bisita gidatua. Urriaren 19an, Tourseko San Martin elizan, 17:00etan. Antolatzailea: Foruko Udala. Informazioa eta erreserbak: 94-625 51 80.

Gernika-Lumo

  • Astra: arma fabrika, babesleku antiaereoa… eta kultura-etxea. Bisitaldi gidatua. Urriaren 11n eta 13an, 11:00etan, Astra kulturarako fabrika sozialean; urriaren 13an, 11:00etan eta 17:30ean. Antolatzailea: Gernika-Lumoko Turismo Bulegoa. Informazioa eta erreserbak: 94-625 58 92.
  • Alegria jauregiaren jabeak. Bisita antzeztua, Euskal Herria Museoan. Urriaren 4an, 17:00-etan, euskaraz; urriaren 5ean, 12:00etan, gazteleraz; urriaren 18an, 17:00etan, gazteleraz; urriaren 19an, 12:00etan, euskaraz. Antolatzailea: Euskal Herria Museoa. Informazioa eta erreserbak: 94-625 54 51.
  • Arrolako Opidum-a. Fernando Bazetaren hitzaldia. Urriaren 16an, 19:30ean, Euskal Herria Museoan. Antolatzailea: Euskal Herria Museoa Informazioa eta erreserbak: 946 255 451.

Ibarrangelu

  • San Andresko ganga. Hitzaldia, Zuriñe Antoñanaren eta Sofia Barbierren eskutik. Urriaren 5ean, 11:30ean, San Andres elizan. Antolatzailea: Ibarrangeluko Udala. Informazioa: 94-627 60 04 (08:00etatik 14:30era). 94-627 61 98 (17:00etatik 21:00etara).

Kortezubi

  • Omako basoa. Bisita gidatua. Urriaren 5ean eta 6an, 12:00etan, Santimamiñe kobako multzo arkeologikoan. Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia. Informazioa eta erreserbak: 944-651 657, 944-651 660, santimamine@bizkaia.net.
  • Benetako kobatik haitzulo birtualera. Bisita gidatuak. Urriaren 20an, 10:00etan, 10:30ean, 12:00etan eta 12:30-ean, Santimamiñe kobako multzo arkeologikoan. Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia. Informazioa eta erreserbak: 944-651 657, 944-651 660 / santimamine@bizkaia.net.
  • Santimamiñen margotzen. Familientzako tailerra. Urriaren 5ean, 12an, 19an eta 26an, 11:30ean, Santimamiñe kobako multzo arkeologikoan. Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia. Informazioa eta erreserbak: 944-651 657, 944-651 660, santimamine-@bizkaia.net.
  • Santimamiñeko ermita eta bere nekropolia. Hitzaldia, Mikel Unzuetaren eskutik. Urriaren 26an, 17:30ean, Santimamiñe kobako multzo arkeologikoan. Antolatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia. Informazioa eta erreserbak: 944-651 657, 944 651 660, santimamine@bizkaia.net.