BERTSO AFARIA ANTOLATU DU IBILALDIA ELKARTEAK, AZAROAREN 22rako

2013/11/07

BUSTURIALDEKO HITZA|

Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusiko finalaren atarian egingo du bertso afaria 2014 Ibilaldia antolatzen dabilen elkartea, azaroaren 22an. Zimela jatetxean izango da hitzordua, 21:00etan, eta Maialen Lujanbio eta Arkaitz Estiballes ariko dira bertsotan.

25 euro balioko du txartelak, eta laster jarriko dituzte salgai Gernika-Lumoko Bake-Eder tabernan, Zimela jatetxean, Ibilgunean (dendan) eta Seber Altube Ikastolan.

Bestalde, Seber Altubeko ikasle ohiek afaria egingo dute aparia hilaren 15ean. Seber Altube ikastolan bertan eta Aterpe, Brasil eta Arrano tabernetan daude txartelak salgai, 16 euroren truke. “Aukera ezin hobea aspaldiko ikasle ohiak barriz elkartzeko, kontu asko kontatzeko eta ondo pasatzeko”, esan dute.