Bermeon Erabaki taldeak buruko gaixotasunak eta bizikidetza azkertuko dauz

2013/01/10

EL CORREO-IRATXE ASTUI|

Bermeoko Udalak bultzatutako ‘Bermeon Erabaki’ partehartze prozesua aurrera doa eta hurrengo pausua bizikidetza udal araudia eta buruko gaixotasunaren ganeko gaiak lantzea izango da. Horretarako, Ingurunea eta Giza Garapena taldeak batzar bana egingo dabez, bihar, herriko Gizarte eta Kultura Etxean, 19.30ean. Aitatu lehenengo lan taldeak bizikidetzaren udal ordenantzaren inguruan eztabaidatuko dau.

«Araudi horren helburua da herriko espazio publikoak bizikidetzarako eta gizalegezko portaerak izateko gune modura babestea», azaldu dabe Udaleko iturriek. Gizagarapena lan taldeak, bestetik, buruko gaixotasunak daukezan pertsonen egoera aztertuko dau, ondoren, euren bizi kalitatea hobetzeko proposamenak egin ahal izateko. Horretarako, herritarrez eta udal ordezkariez gainera, gai horretan adituak diran profesionalek parte hartuko dabe batzarrean.
Bertaratuko diren profesionalen artean, psikologo eta psikiatra bat, buruko gaixotasuna daukan pertsonen eta bere senideen Bizkaiko Elkarteko (Avifes) kide bat, Lantegi Batuetako langileak eta Gizarte Ongizate Udal Patronatuko bi langile izango dira. «Helburua, buruko gaixotasunak daukezan pertsonen egoera zein dan aztertzea, euren egoera eta arazoei buruzko informazioa jasotzeko», esan dabe.