Bermeoko txokoei buruzko dokumentala grabatzen ari diren suadiarrei harrera egin diete gaur

2013/09/11

BUSTURIALDEKO HITZA|

Mision txoko proiektua abiarazi du Suediako profesional talde batek. Domekan iritsi ziren Bermeora eta hilaren 15era arte bermeotarren artean ibiliko dira. Herriko txokoak, gastronomia eta ohiturak hurbil-hurbiletik ezagutzen ari dira. Gaur bertan Idurre Bideguren Bermeoko alkateak harrera egin diete eta gure herriarengan agertu duten interesa eskertu die. Hala ere, Bermeok jaiak baino gauza gehiago dituela aipatu die, itsasoari lotuta dagoen herria dela gogorarazita

Aita Guria baleontziaren dendan batu dira guztiak eta bertoko zenbait produktu dastatzeko aukera izan dute; txakolin mota desbardinak, bokartak edota bakailoa, besteren artean.