Bermeoko historiaren zati bat jasotzen duen komikia blogean jarraitu ahal da

2013/01/16

ARGITALPENA ZELAN EGIN ZEN AZALTZEAZ GAIN, HERRIKO HISTORIAREN HAINBAT PASARTE AGERTUKO DIRA

I. A. -DEIA|

Aurrerantzean Bermeoko historia jasotzen duen Canterburyko paperen misterioakomikiaren inguruko gorabeherak blog baten jarraitu ahal izango dira. Hain zuzen ere, alterrikokontuak.blogspot.com.es helbidean komikiaren eta herriko historiaren inguruko hainbat anekdota, bitxikeria eta datu historikoak biltzen dira.

Komikiaren elaborazioan parte hartu zuten kideak izan dira bloga sortu dutenak: Bitor Uriarte, Edorta Jimenez, Rober Garay, Aingeru Astui, Alberto Astui, Maribel Mentxaka eta Jose Luis Bilbao. Bertan komikia zelan egin zen, irudien aukeraketaren arrazoiak eta Bermeoko historiari buruzko xehetasunak azaltzen dira; esate baterako, Erromatarren garaiko Bermeo edota garai horretako itsasontziak.

Apurka-apurka liburuaren orrialdeetan agertzen diren toki, eraikin, pertsona, egoera eta abarrei buruzko azalpenak agertzen joango dira blog berrian.