Bederatzi emanaldi izango ditu Urdaibaiko Organoak zikloak

2013/06/26

BUSTURIALDEKO HITZA|

Urremendi landa garapenerako elkarteak antolatzen duen Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Egileor zikloa uztailaren 25ean hasiko da, eta abuztuaren 15era arte bederatzi kontzertu jasoko ditu. Zazpi herritan izango dira kontzertuak; hain zuzen, Bermeon, Gernika-Lumon, Busturian (Axpe), Arratzun, Gautegiz Arteagan, Ibarrangelun eta Mundakan.

Bermeokoa izango da lehenengo kontzertua, uztailaren 25ean; azkena, aldiz, Mundakakoa izango da.

Egitaraua:

  • Uztailak 25. Bermeoko San Frantzisko elizan, 20:45ean. Javier Artigas eta Benantzi Bilbao (organoa lau eskutara).
  • Uztailak 27. Busturiko Axpe auzoko Andra Mari elizan, 20:00etan. Ainhoa Barredo (organoa) eta Nuria Orbea (sopranoa).
  • Uztailak 28. Lumoko San Pedro elizan, 20:00etan. Miriam Cepeda (organoa) eta Luis A. Requejo (klarinetea).
  • Uztailak 31. Gernika-Lumoko Andra Mari elizan, 20:00etan. Nicolo Sari (organoa).
  • Abuztuak 3. Arratzuko Santo Tomas elizan, 20:00etan. Bernardo Cifres (tronpa), Oscar Abella (tuba eta serpentoia), Alberto Urretxo (tronboia) eta Benantzi Bilbao (harmoniuma).
  • Abuztuak 4. Ibarrangeluko San Andres elizan, 20:30ean. Enrico Zanovello (organoa).
  • Abuztuak 10. Gernika-Lumoko Mertzede komentuan, 20:30ean. Esteban Elizondo (organoa).
  • Abuztuak 14. Gautegiz Arteagako Andra Mari elizan, 20:30ean. Miguel A. Garcia (organoa).
  • Abuztuak 15. Mundakako Andra Mari elizan, 20:00etan. Stefanno Pellini (organoa).