BASERRI GIROKO AZOKA IZANGO DA GOZAGARRI NAGUSIA IGANDEKO ASENTZIO EGUNEAN

2013/05/10

DEIA-  I. F|

Aristi Kirol Elkarteak, Udalaren laguntzarekin antolatuta, ehiza txapelketa batekin hasiko du Ereñoko Asentzio Eguna igandean. Ordu bete beranduago pilota partidei hasiera emanda, baserriko produktuak, abereak eta artisauak eta bigarren eskuko salerosketa bilduko dituen azokak 11:00etan irekiko ditu erakusleihoak. Eguerdiko mezaren ostean, dantza emanaldia, ardi eskilatze erakustaldia eta herri bazkaria izango dira Ereñozar tabernan egunera amaiera emateko.