Bakearen Museoak 20.000 euroko diru laguntza jasoko du

2013/12/18

BUSTURIALDEKO HITZA| Eusko Jaurlaritzaren 20.000euroko diru laguntza jasoko du Gernika-Lumoko Bakearen Museoak. Diru laguntzaren zenbateko hori, 2013ko Bakearen Museoa Fundazioaren aurrekontuko gastuak ordaintzeko erabiliko dute.

Laguntzaren ordainketa aldi bakar baten egingo du Eusko Jaurlaritzak, Fundazioak urteko lehen sei hilabeteetako behin behineko txostena aurkeztu baitu dagoeneko. Dirulaguntzaren justifikazioa, bestalde, 2014ko lehen sei hilabeteetan egin beharko du museoak.