BAKAILAO LEHIAKETA DA PROTAGONISTA MUNDAKAN SANTA KATALINA JAIETAN

2013/11/20

DEIA-I. Alberdi|

 Larunbat honetan bakailaoaren usainak Mundakako kaleak hartuko ditu, ohiko txapelketa honek bere hogeita bederatzigarren edizioa beteko duelako. Santa Katalina jaietako lehen ekimen hau goizeko 10:00etan hasiko da eta kazolak 13:00etarako aurkeztu beharko dira epaimahaiaren aurrera.

Partehartzaileek gasdun sua, kazola eta lanabesak eraman beharko dituzte, baita bederatzi bakailao zati, olioa eta gatza ere, hauek izanik erabili daitezkeen osagai bakarrak, modu tradizionalean prestatzeko. Txoko kide, talde zein partikularrek hartu ahal izango dute parte, baina gehienez ere bi sukaldari egon ahal izango dira talde bakoitzean. Arratsaldean umeentzako musika izango da 19:00etatik 20:30era, eta nagusientzat 21:30etik 00:00etara.

Astelehenean, Santa Katalina eguna izanik, goizeko 10:30etan ohiko zuziriek jaialdiari hasiera emango diete. Ordu berean, umeentzako jolasak egongo dira Santa Katalinako plazatxoan -euria egiten badu Islakale polikiroldegian-. Eguerdiko 12:00etan baselian ospatuko den mezaren ostean Gazte Zar dantza taldeak ohorezko aurreskua egingo du.