Azken mende erdiko euskal musikaren ganeko erakusketa zabalik dago Bermeon

2012/11/29

EL CORREO-IRATXE ASTUI|

‘Azaletik sustraietara. Euskal musikaren azalak 1960-2012′ tituludun erakusketa bitxia dago ikusgai egunotan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. Bertan, Euskal Herriko azken berrogehita hamar urteetako euskal musikaren ibilbidearen nondik norakoak erakutsiko dabez, abenduaren 2ra bitarte. Erakusketarako, euskal disko-azalak eskala handian atarata eta bakotxari jagokon sinopsiak eta ikus-entzunezko materiala batu izan dabez ekimenaren antolatzaileek. «Hainbat eta hainbat artisten diskoen azalak ikusi ahal dira. Horreen artean, Mikel Laboa eta Delorean, Xabier Lete eta Eskorbuto, Kortatu eta La Oreja de Van Gogh, eta beste asko eta asko», azaldu dabe.

‘Azaletik sustraietara’ erakusketaren helburua, besteak beste, «Euskal Herrian musika zelan eboluzionatu egin dauen erakustea da, sasoi bakotxaren testuinguru politiko, soziala eta kulturala kontutan hartuz», aitatu dabe. Horrezaz ganera, erakusketaren beste helburu bat da «gazteei azken berrogehita hamar urteetako euskal musikaren historiaren barri emotea». Hori dala eta, egunotan, herriko ikastetxeetako ikasleakaz bisita gidatuak egiten ibili izan dira. Dana dala, ganontzeko publikoak datorren domekara arte ikusi ahal izango dau erakusketa, arratsaldeko zazpiretatik bederatziak arte.