Azken hileetako kudeaketaren barri emongo du Bermeoko Udalak

2013/03/21

BUSTURIALDEKO HITZA|

Herritarrek udalaren kudeaketari buruzko informazio zuzena, gardena eta lehen eskukoa izateko asmoz, azken hileetako kudeaketaren barri emoteko agerraldia egingo du udal gobernuak, bihar, 19:30ean, Nestor Basterretxea Aretoan.

Agerraldi horretan, Berualaren egoeraz ariko dira, udalaren egoera ekonomikoaren barri emongo dute eta aurrekontuen nondik norakoak be azalduko dituzte. Horrez gain, martxan ipinitako proiektuen eta aurreikusten dituzten ekimenen azalpenak be emongo dituzte. Herritarrek, gainera, iritziak emoteko eta galderak egiteko aukera izango dute.