Azken asteleheneko gazta enkantean batutako dirua emongo diote Calzada egoitzari

2012/11/23

BUSTURIALDEKO HITZA|

Etzi, hilaren 25a, urriko azken asteleheneko gazta enkantean batutako dirua emongo diote Calzada egoitzari. Hain zuzen, Muruetako Kamiñoko jatetxeak 5.700 euroko txekea emongo dio egoitzari. Calzadaren jaialdiko egitarauaren barruan emongo diote dirua.

Jai eguna 10:30ean hasiko da txistularien dianagaz, eta ostean, meza emongo dute. Azken astelehenean batutako dirua, bestalde, 12:00etan emongo dute. Bazkaria jan aurretik be, euskal dantza saioa, eta Urdaibai Kantuz Kantu taldearen saioa ikusteko aukera izango dute egoitzara doazenek.

Kamiñokoko jabeaz gain, Gernika-Lumoko alkateak eta Calzada egoitzaren arduradunek parte hartuko dute ekitaldian, bestek beste. Ekitaldiak irauten duen bitartean, gainera, pintxoak jateko eta txakolina edateko aukera izango dute bildutakoek.

Arratsaldean, bestalde, herriko gazteen literatur lehiaketaren sari banaketa egingo dute. Jai eguna amaitzeko, Gernika-Lumoko Adinekoen Abesbatzaren saioagaz gozatzeko aukera izango dute bidlutakoek.