Azken 50 urteetatik ibilbidea, musikaren bitartez

2013/02/07

BUSTURIALDEKO HITZA|

zaletatik sustraietara. Amets Rodriguez mundakarraren liburuan oinarrituta, erakusketa dakar orain Emankor Sareak. Gaur goizean egin dute aurkezpena, Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan; eta arratsaldean egingo dute inaugurazioa. Euskal musikagintzaren errepasoa egin gura du erakusketak, azken 50 urteetan Euskal Herrian edo nazioartean gertatu izan dena albo batera utzi barik. Hala, euskal musikagintzak eman dituen taldeen eta talde horiek kaleratu dituzten lanen azalak batzeaz gain, 15 minututan 60ko hamarkadatik 2012. urtera arteko ibilbidea egiten duen ikusentzunezkoa be badakar erakusketak. Azken 50 urteetan musika taldeek sortu dituzten lanen errepasoa egiten du, garain garaiko irudiek lagunduta; unean uneko gizarte arazoak islatuz, era berean. Musikak gizartean eta gizarteak musikan zuen eragina erakutsi gura dute horrela proiektuaren bultzatzaileek.

El_Txef_aren eta Xiomara Ormaetxearen ikuskizuna

19:30ean egingo dute erakusketaren inaugurazioa, gaur, Elai-Alai aretoan bertan. Azaletatik sustraietara proiektuaren bultzatzaileekin batera, han izango dira erakusketaren bisitetan gidari izango diren Edorta Jimenez idazle mundakarra eta Doroteo Zobaran musikagile eta antzerkilari busturiarra be. Gainera, Aitor Etxebarria El_Txef_Amusikari gernikarrak eta Xiomara Ormaetxea dantzari gernikarrak elkarrekin prestatutako ikuskizunagaz be gozatu ahal izango dute erakusketaren inauguraziora doazenek.