Azaletatik sustraietara joateko bisita gidatuak

2013/02/14

BUSTURIALDEKO HITZA|

Diskoen azaletatik, ikuslea azken 50 urteetako musika mugimenduaren sustraietara eroateko bisita gidatuak eskainiko dituzte Azaletatik sustraietaraproiektuaren bultzatzaileek. Elai-Alai arteoan ikusgai dago erakusketa, hilaren 28ra bitartean. Eskola umeentzako bisita gidatuak egingo dituzte Edorta Jimenez idazleak eta Doroteo Zobaran musikari eta antzerkigileak. Bisita horiek, gainera, taldeen ezaugarrietara egokituko dituztela azaldu dute.

Nagusiekin be bardin. Horiek, barikuetan, zapatuetan eta domeketan egin ahal izango dute bisita gidatua, asteon eta hurrengo astean. Barikuetan 19:00etatik 21:00etara izango dira bisita gidatu horiek; zapatu-domeketan, barriz, 12:00etan.

Diskoen azalez gain, ikusentzunezko bat be erakustsiko diote bisitariari. Azken bost hamarkadetan musika arloan sortu den mugimendua islatu dute erakusketan. Eta hori, diskoen azalen argazkiekin baino gehiago, erakusketan bertan ikus daitekeen dokumentalarekin lortu dute. Hamabost minutuko ikusentzunezkoa da, laburra baina zuzena. Kolpe batean, bisitariari azken 50 urteetako historiaren laburpena egiten diona.