Aurtengo aurrekontuagaz, zerbitzuak mantentzearen eta kulturaren alde egingo du Foruak

2014/05/12

BUSTURIALDEKO HITZA/ Gastuei eustea eta oreka ekonomikoa helburu dituen udal aurrekontua onartu du Foruko Udalak: 1.056.750 eurokoa, hain zuzen ere. Azaldu duenez, “herriko bizi kalitatea hobetzen jarraitzeko asmoa” du, zerbitzuak mantenduz eta hobetuz eta kulturaren garapena sustatuz. Iazko hasierako aurrekontua 956.064 eurokoa izan zen.