Aurreratutako partida irabazi dute basurdeek, Complutenseren kontra

2012/11/19

BUSTURIALDEKO HITZA|

oan den asteburuan, Bizkaia Gernikak aurreratutako liga jardunaldia irabazi zuen, Complutense Cisneros talde madrildarraren kontra. Bertokoek Amlin Challenge txapelketaren harira aurreratu behar izan zuten liga jardunaldia, eta ez zuten hutsik egin. Joko edarra eginez, 18-49 nagusitu ziren.

Hain zuzen, sei entsegu egin zituzten gernikarrek, erasoko bonus puntua be lortuz. Hala, zortzi partida jokatuta, zazpi biderrez eskuratu dute bonus puntua bertokoek. Bizkaia Gernikak hasieratik hartu zuen aurrea markagailuan, norgehiagoka erraz kontrolatuz. Partida amaitzeko 11 minuturen faltan, esaterako, 6-49 zeuden aurretik Gernika-Lumokoak.

Basurdeek sendo jarraitzen dute Ohorezko Mailako lidergoan, baina VRAC bigarren sailkatuak baino bi partida gehiago jokatu dituzte. VRAC partidarik galdu barik jarraitzen duen talde bakarra da, eta asteburuan Bizkaia Gernikaren kontra jokatuko du, Urbietan.