Astra Koordinadorak urtebeteko lanaren balorazioa egingo du zapatuan

2014/01/14

BUSTURIALDEKO HITZA| Astra Koordinadorak urtebeteko lanaren balorazioa egingo du, zapatuan. Gernikarrek 2012ko abenduan zabaldu zuten kulturarako fabrika soziala, eraikina okupatu eta zazpi urtera. Hala, orain arteko lanaren berrikusketa kritikoa egin gura du koordinadorak. Jakinarazi dutenez, 17:00etatik aurrera elkartuko dira, Astran bertan.

Asanblean Astrako lantalde desberdinek parte hartuko dute. Talde bakoitzak txosten bana prestatu du. Hala, horiek aztertuko dituzte. Dena den, interesa duten herritarrek ere batzarrean parte hartu dezaketela esan dute koordinadorakoek.

Urte beteko lanaren balorazioa egiteaz gain, bestalde, etorkizunean hartu beharreko norabidea ere izango dute berbagai asanblean parte hartzen dute herritarrek.