ASTO PROBEKIN HASIKO DIRA ZAPATUAN ZARRABENTAKO JAIAK

2013/10/02

BUSTURIALDEKO HITZA|

Mendatako Zarrabenta auzoko jaiak ospatzeko bilduko dira auzotarrak asteburuan. Besteak beste, bertaratutakoek asto probak izango dituzte aukeran. Zapatuan eta domekan egingo dituzte saioak. Aurtengoa, asto proben 38. edizioa da.

Zapatu arratsaldean emango diote hasiera Zarrabentako jaiei, hain zuzen ere, asto proben lehenengo saioarekin egingo dute,  19:30ean. Domekan izango da, barriz, bigarren saioa. Mendatako astoez gain, inguruko herrietako astoek ere parte hartuko dute.

Bestalde, asteburuan Zarrabentara bertaratzen direnek bakailao jana, dantzak eta erromeria ere izango dituzte aukeran.

EGITARAUA:

Zapatua:

  • 19:30ean. Asto proben lehenengo saioa. Imanol Erleaga (Mendata), Zubibarri (Bolibar), Iker Legarreta (Bermeo).
  • 22:00etan. Bertaratutakoentzako bakailao jana.
  • 23:30ean. Erromeria Esteibar eta Obieta dantza taldearekin.

Domeka:

  • 12:30ean. Meza, herriko koruak abestuta. Ostean, Ajangizko Artxube taldearen dantza saioa. Trikitilariak ibiliko dira goiz osoan.
  • 18:30ean. Asto proben bigarren saioa. Manuel Intxausti (Mendata), Iñaki Erleaga (Errigoiti), Egia-MañukoBenta (Bermeo), Maiora Elkartea (Maume-Muxika).
  • Sariak 320 eurotik hasi eta 250 eurora joango dira lehenengotik zazpigarrenera. Irabazleari, gainera, manta eta trofeoa emango dizkiete. Guztiek hartuko dute, barriz, pentsu zakua.