ASTELEHENERA ARTE HARTUKO DITUZTE MUXIKAKO GABONETAKO POSTAL LEHIAKETARAKO LANAK

2013/11/20

 

BUSTURIALDEKO HITZA|

Beste zenbait herrik egin legez, Muxikako Udalak ere Gabonetako postal lehiaketa ipini du martxan. Gabonak izango da gaia, eta lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 25a izango da, datorren astelehena.

Bi kategoria daude. Batetik, 3 urtetik 8 urtera artekoek marrazki bat egin beharko dute, kolorez edo zuri beltzean. Bestetik, 9 urtetik 12ra artekoek Gabonak zoriontzeko testu bat egin beharko dute, gehienez 12 lerrokoa.

Liburutegira eroan beharko dira lanak, 15:30etik 20:00etara, esan bezala, astelehena orduko. Udalak jakinarazi duenez, saritutako postala herri guztian banatuko dute ondoren.