Astelehenean TAO txartela banatzen hasiko dira Gernikan

2013/01/11

EL CORREO-I.A|

TAOren ordainketa helbideratuta dauken gernikarrek hilaren 14tik 25era bitartean jaso ahal izango dabez aurtengoko txartelak. Baimenak, Gernika-Lumoko Iñigo Lopez de Haro kaleko 6. atarian dagoen bulegoan eskuratu ahal izango dira, goizez zein arratsaldez. Bulegoa, izan be, goizeko 9.30etatik 13.30etararte eta 16.30etatik 19.30rarte egongo da zabalik. Barikuan eta zapatuan, barriz, goizeko ordutegia bakarrik mantenduko da.

Informazioa gehiago eskuratu gura izan ezkero 946257319 telefono zenbakira deitu ahal da. TAO guneetan aparkatuta egon eta 2013ko pegatina bistan ez dauken ibilgailuen jabeei datorren hilaren 1etik aurrera isunak ipiniko deutseez.