Aste Santuko udalekuetan parte hartu ahalko dute Muxikako umeek

2013/03/15

BUSTURIALDEKO HITZA|

2001. urtetik 2008. urtera jaiotako umeentzat udalekuak eskainiko ditu Muxikako Udalak Aste Santuko oporretan. Horietan parte hartu gura duenak izena emon beharko du astelehena baino lehen herriko liburutegian, 30 euro ordainduta.

Gorozika natura eskolaren eskutik, Zubietaerrotan tailerrak izango dira martxoaren 25ean eta 26an; besteak beste, Muxikako maketa egitea, pilotak egitea… Hilaren 27an, ostera, Gorozikako barnetegian gaubela izango dute. Hurrengo egunean, baina, etxera bueltatuko dira.

Egitaraua
Martxoak 25. 09:30etik 13:30era Zubietaerrotan, eskupilotarako pilotak egingo dituzte, eta, ondoren, jolas kooperatiboak.
Martxoak 26. 09:30etik 13:30era Zubietaerrotan, Tetrabrik eta bestelako ontziekin, Muxikako maketa egingo dute; ostean, gynkana jolasa.
Martxoak 27. 09:30etik 13:30era Zubietaerrotan, aurreko eguneko maketa bukatuko dute, eta, ostean, jolasak egingo dituzte. Arratsaldean, Gorozikako natura eskolara joango dira; harrera eginda, askaria jango dute eta pista jolasetan parte hartuko dute. Afaldu ostean, gaubela izango dute, disko festagaz eta mozorrotuta, ohera joan aurretik.
Martxoak 28. 10:00etan Gorozikako natura eskolan, gosaria jango dute eta dena batu ostean, etxera bueltatuko dira.c