ASKE DAUDE SENEGALEN PRESO IZAN DIREN BERMEOKO BI ARRANTZALEAK

2013/10/14

BUSTUTIALDEKO HITZA|

Hain zuzen ere, atzo goizean atera ziren kartzelatik Almadraba Uno ontziko patroia eta kapitaina, baita Ghanako arrantzalea ere. Eusko Jaurlaritzatik atzo jakinarazi legez, arrantzaleak “ahalik eta arinen etxera bueltatzeko kudeaketak egiten ari dira”.

Delitu ekologikoa egotzita atxilotu zituzten bi arrantzale bermeotarrak. Abuztuaren 2an Almadraba Uno atunontziak Senegaleko kostaldeko babestutako gune batean hondoa jotzeagatik epaitu dituzte arrantzaleak. Irailaren 13an atxilotu zituzten delitu ekologikoa egitea leporatuta, ordura arte atxikita izan ziren Senegalen.

Joan den eguaztenean eman zuen Dakarreko auzitegi batek epaia. Sei hileko kartzela zigorra ezarri diete arrantzaleei, baina bakarra bete beharko zuten preso. Hala, hilabete kartzelan egin ondoren atzo utzi zituzten libre. Arrantzale bakoitzak, gainera, 7.000 euroko isuna ordaindu beharko du. Bestalde, enpresak 3 milioi euro ordaindu beharko dio Senegaleko Itsas Gaietako Agentzia Nazionalari eta 150.000 euro, barriz, Senegaleko Estatuari, “kalte-galerekaitik