Artie Dantza Taldearen 25. urteurrenerako motorrak berotzen

2012/12/04

BUSTURIALDEKO HITZA|

Artie dantza taldeak 25. urte beteko ditu aurten, eta ospakizun horren harira, hainbat ekintza egin zituzten zapatuan Gautegiz Arteagam. BI gunetan bereiztuta igaro zuten eguna dantzariek: batetik, txikitxoenentzako gunea izan zen: bertan, margozteko mahai bat, aurpegia margozteko beste mahai bat eta jolas ezberdinekin olgetako lekua bat be izan zuten. Beste gunean, ostera, herri kirolak izan ziren nagusi. Umeek eta nagusiek parte hartu zuten, eta horiek guztiak 4 taldetan banatu zituzten, kirol ezberdinetan jokatzeko asmoz; hala nola, sokatiran, txinga eroaten, saku lasterketan, harria jasotzen… aritu ziren. Ekintza horiek bukatuta, guztien artean, Artie dantza taldearen 25. urteurrenerako mural handi bat margoztu zuten bertaratutakoek.