ARROLARA,EREÑOZARRERA,FORUARA ETA OMAKO BASORA BISITAK EGITEKO PROGRAMA AURKEZTUKO DU GAUR BIZKAIKO FORU ALDUNDIAKk

2013/07/05

BUSTURIALDEKO HITZA|

Arrolako oppidum-a (Arratzu), Ereñozarko Erdi Aroko gailurra (Ereño), Foruko monumentu-multzoa eta Omako basoa (Kortezubi) bisitatzeko aukera emango du Bizkaiko Foru Aldundiak udan, horretarako beren beregi prestatutako programa baten bidez. Programaren zehaztasunak gaur emango dituzte, Arratzuko kultur etxean. Gonzalo Olabarria Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendariak, Juan Jose Cepeda Bizkaiko Foru Aldundiko arkeologoak eta Fernando BazetaBizkaiko Foru Aldundiko zaharberritzaileak parte hartuko dute aurkezpenean.

Ondoren, Arrolako oppidum-a bertatik bertara ikusi ahal izango dute, Juan Jose Cepeda arkeologoak eta Fernando Bazeta zaharberritzaileak gidatutako bisitaldian. Oppidum-ak dituen ezaugarriak ezagutzeko aukera izango dute.