ARGITERIA HOBETZEKO PLANA DU ESKUTARTEAN ARRATZUKO UDALAK

2013/11/19

 

DEIA- I .Fradua|

Urtea bukatu orduko 200dik gora argi aldatuz, urtero 15.500 euro aurreztea espero dute

Kudeaketa jasangarria eta ingurugiroarekiko errespetua mantenduz, Arratzuko Udalak argiteria hobetzeko proiektua du eskutartean. “Energia aurreztea eta kutsadura luminikoa murriztea bilatuz”, 100.000 euro bailatuko ditu herri-administrazioak eta 200dik gora argi aldatuko ditu udalerriko zenbait auzunetan.

Argiztapen plan berriarekin “mantenuaren kostuak eta herrian sortzen diren kontsumo energetikoak murriztea” ahalbidetuko da, Udaletik azaldu dutenez.

Bidein enpresari artatu dio Udalak proiektua gauzatzea, bi hilabetetan zehar egingo dena. Epe horretan Belendiz-Zabal edota Gorozika auzunetan zaharkituak dauden argi-unitateak aldatuko dira. “Kon-tsumo energetikoaren aurreztea dela eta, instalazioaren amortizazio denbora kalkulatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza kontuan hartuko da, Tokiko Agenda 21 Plana deritzonaren baitan ematen dena”, zehaztu dute. LED teknologiako lanparak jarriaz “lortuko den aurreztea guztira urteko 15.515 eurokoa izango da”.