Ardo dastaketa izango da larunbatean Jon Andoni Rementeriarekin

2012/12/13

I. FRADUA – DEIA|

Muxikako Remenetxe jatetxeko Jon Andoni Rementeria sumiller gernikarrak gidatuta, Mendatako Artape Jatetxeak ardo dastaketa hartuko du larunbat arratsaldean, 19:00etatik aurrera. Bizkaiko Txakolinaz gain Errioxako, Nafarroako, Dueroko edota Kantabriako ardo beltzekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren mendatarrek. Hala ere, egitasmoak zozketa edota pintxoak ere izango ditu gozagarri. Gaur izango da izena emateko azken eguna, Idatze Etxean zein Artapen.