Antzinako udaletxeko etxe tasatuetako bat erosteko aukera, zabalik

2012/11/26

I.ALBERDI|

Azaroaren 26tik abenduaren 26ra bitartean eman ahal izango da izena Sukarrietako Udalak antzinako udaletxearen eraikinean sustatu eta oraindik libre dagoen tasatutako etxebizitza bat erosteko aukera izateko. Ander Deuna enparantzan kokatuta, eraiki ziren lau etxeetatik hiru esleitu dira eta laugarrena erosi nahi dutenek Udal bulegoan aurkeztu beharko dituzte eskariak han dauden inprimakiak betez. Etxebizitza bakoitzak 80 metro koadroko azalera du eta 170.000 euro inguruan jarri ziren salgai.